Antzeko ikuspegia nagusitu zen Errenazimentuan
ere. Garai hartako artea bi euskarritan bermatu zen:
platoniko-intelektualistan batetik, eta aristoteliko-sentsualistan
bestetik. Lehenengoaren arabera, artelanaren esanahia artelanak berak
sinbolikoki adierazten duena da, eta bestearen arabera, aldiz,
errealitatea esperientziaren bidez ezagutzen du artelanak,
errealitatearen imitazioa baita. Azken teoria hori Paduako pinturan islatu zen bereziki, eta Platonena Florentziako pinturan.
Cinquecentoan, Leonardo da Vinci
izan zen artea munduaren imitazioz eta behaketaz lortzen den
ezagutzarako bide moduan ulertzen duen teoriaren ordezkari nagusia.
Teoria hori indarrez agertzeaz gainera, eztabaida handiak izan ziren
arteen loturari buruzkoak, arteen sailkapenari buruzkoak, artearen
teoriari buruzkoak, etab. Kontuan hartu ziren Aristotelesen teoria, eta
bereziki Platonen araberako ideiaren imitazioaren teoria.
No hay comentarios:
Publicar un comentario