BITAKORA

2015/10/13

Gaur lehenengo eguna izan da. Ez nuen pentsatu hain arlo interesgarria izango zenik. Lehenengoz irakaslea, azaldu digu nola eramango duen klase eta zer egingo dugun. Gero fitxa bat betetzeko eskatu digu, jarri behar genuen, gure izen abizenak, zer pentsatzen genuen arloari buruz, etab. Oso interesgarria izan da, lehenengo kontaktua. Denbora soberan egon denez, galdera batzuk egin ditugu taldeka, gero bigarren saioan amankomunean jartzeko.

Bigarren saioan galdetegia zuzendu dugu. Eta ikasi dut zer zen hardware eta software. Izan ere, ez nuen oso ondo desberdintzen. Gero eskatu digu, birpazatzea gure galderak eta nahi bagenuen zerbait gehiago jarri, eta bidali diogu dokumentua.

2015/10/20

Gaur gure lehenengo bloga ireki egin dugu. Josunek azaldu digu informazio guztia, eta eskatu digu gai bat aukeratzea gure blog-a irekitzeko.

Niri asko kostatu zait erabakitzea zein gai hautatzea baina azkenean, plastika edo eskulanak hartu dut. Izan ere, oso gai interesgarria iruditzen zait, eta hainbat modutan enfokatu ditzaket.

Azkenik bakoitza bere blogaren izena eta titulua aukeratu du, eta lehenengo blogaren sarrera sortu dugu. Gainera bakoitza egon da trasteatzen bere blogarekin diseinua nahi zuen moduan jartzen, etab.

2015/10/27 

Asteartero bezala, IKT izan dugu. Eta gaurko klasea bideotan oinarrituta egon dela esan dezaket. 

Lehenengoz, Josunek azaldu digu nola aldatu ahal genuen gure blogaren fondoa. Hainbat argazki egon naiz frogatzen baina azkenik kolore asko zeukanarekin geratu naiz, izan ere, oso ondo dator gaiarekin.

Gero, azaldu digu nola igo bideoak blogera. Bi bideo igo ditugu youtubetik, baina bi modu desberdinean. Lehen bideoa konpartitzen egin dugu eta bigarrena HTML-en bidez.

Azkenik,  bimeo bisitatu dugu eta enlace bat egin dugu blogarekin, nahi duena ikusteko. Gainera lizentzia bat jarri dugu behekaldean.

Bigarren orduan, kasu praktiko bat irakurtzea esan digu, gero galdera batzuk erantzuteko. Honekin batera, taldeak sortu ditugu. Hausnarketa bat egiteko amankomunean.

2015/11/10

Gaurko klasea, oso ondo egon da. Josunek azaldu digu hainbat gauza word-a ondo erabiltzeko. Hala nola, enlazeak egitea, tituluak jartzea, sonbrak egitea, etab. 

Hau dena praktikan jartzeko, Josunek testu bat bidali digu. Bertan, hainbat eginkizun egin ditugu bikoteka. Testua egiteko ia klase osoa izan dugu. Amaitzean egelera, igo behar izan dugu.

Bueltatzean, sites bat sortu dugu taldearentzako. Izan ere, Josunek azaldu digu nola egiten da. Hor bertan, taldeko eginkizunak jarriko ditugu. 

Sites honetan lau gauza sortu ditugu: aktak, emotekoak, materialak eta lanaren aurkezpena. Gainera, bakoitzean esaldi bat jarri dugu, azaltzeko zer egingo dugun bertan.

Gero, guztiok jarri gara lanean sites-ekin.

2015/11/17

Kaixooo!

Gaur Josunek denbora utzi digu, gure eginkizunak betetzeko. Gure eginkizuna, mapa kontzeptuala amaitzea zen. Mindomoren bitartez, oso mapa kontzeptual polita eta interesgarria sortu dugu. Gehienok amaitu dugunez, Josunek bideo bat jarri digu, gaitasun digitaleei buruz.

Ikustean, eginbeharrekoak azaldu dizkigu. Beste mapa kontzeptuala egitea bideoaren informazioarekin eta kronograma bat sortzea gure taldean, gauzak nola eramango ditugun azaltzeko.

Bigarren saioan, programa berri bat ezagutu dugu: Delicious. Hor bertan erregistratu gara, eta hainbat gauza azaldu digu Josunek egiteko. Gaurko egunean, zazpi webgune aukeratu izan behar dugu.

2015/11/24

Gaurko zeregina sites-ekin jarraitzea izan da. Josunek gidatik hainbat puntu azaldu dizkigu, eta egin behar zena egoera birdefinitzea zen. Hau da, egon garen eskola baten testuingurua jarri eta egoera bat aukeratu non IKTak landu dira.

Gure taldea, nire ikastetxea aukeratu du, Berrio-otxoa, izan ere guztiok azaldu dugu egoera desberdinak eta nirea izan da gustatu zaien gehien, horregaitik aukeratu dugu.

Bigarren orduan, Josunerekin egon naiz hitz egiten nire blogari buruz, eta hainbat aukera eman dizki oso interesgarriak iruditu zaizkidanak.

Azkenik, egoerarekin amaitzean, taldea akta berri bat sortu dugu. 

2015/12/15

Gaurko klaseak aurkezpenak egiteko erabili dugu. Izan ere, DAL-a aurkeztu behar genuen Josuneren taldekide guztiak. Nire taldea lehenengoak izan gara, uste dut ondo egin dugula eta Josuneri gustatu zaiola izan ere, oso ondo defendatu dugu idei guztiak eta ondo azaldu da zein zen gure ideia, nire ustez. Baita beste taldeek oso ondo egin dute ere.

 Bigarren orduan, aurkezpenak segi egin dute baina orain sites-ak azaltzeko. Gure unitate didaktikoa nola den beste taldekidei azaldu diegu. Esan beharra dago, guztiak ondo egon direla, batzuk denbora luze eman dute aurkezpenari eta pixka bat aspergarria egin da. Baina idei oso onak atera dira, talde guztietatik, nire ustez.

Eta hau, izan da gure azken saioa. 

Laburbilduz, esan dezaket oso arlo interesgarria iruditu zaidala, eta gauza oso interesgarriak ikasi ditudala.

No hay comentarios:

Publicar un comentario