Mostrando entradas con la etiqueta errealitatea. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta errealitatea. Mostrar todas las entradas

martes, 17 de noviembre de 2015

Berpizkundea.

Antzeko ikuspegia nagusitu zen Errenazimentuan ere. Garai hartako artea bi euskarritan bermatu zen: platoniko-intelektualistan batetik, eta aristoteliko-sentsualistan bestetik. Lehenengoaren arabera, artelanaren esanahia artelanak berak sinbolikoki adierazten duena da, eta bestearen arabera, aldiz, errealitatea esperientziaren bidez ezagutzen du artelanak, errealitatearen imitazioa baita. Azken teoria hori Paduako pinturan islatu zen bereziki, eta Platonena Florentziako pinturan.



Cinquecentoan, Leonardo da Vinci izan zen artea munduaren imitazioz eta behaketaz lortzen den ezagutzarako bide moduan ulertzen duen teoriaren ordezkari nagusia. Teoria hori indarrez agertzeaz gainera, eztabaida handiak izan ziren arteen loturari buruzkoak, arteen sailkapenari buruzkoak, artearen teoriari buruzkoak, etab. Kontuan hartu ziren Aristotelesen teoria, eta bereziki Platonen araberako ideiaren imitazioaren teoria.

martes, 20 de octubre de 2015

Zer da artea?

Artea ez da beti izan gaur egun dena. Gaur egun Arte kontsideratzen ditugun zenbait lan egin zirenean ez ziren zentzu horrekin egin.“Arte” eta “artista” nozioak nahiko termino modernoak dira.

Definizio zaharkituen arabera Arte da ederra dena, zerbait ederra irudikatzea. Baina, zein da Artea eta Edertasunaren arteko lotura? Arte guztia Ederra izan daiteke, baina ez du zergatikan Polita izan beharrik.

Artea, munduaz egon daitekeen ideia, pentsamendu edo hausnarketa gisa har daiteke, baina baita sentsazio, aldarte, mugimendu beharra edo kezka baten adierazpide bezala ere. Komunikabide gisa hartzen dute beste batzuk.Artea, beraz, mundua ikusteko modu ezberdinen bilaketa kreatzaile gisa labur daiteke, eta baita adierazteko modu ezberdinena ere. Arteari egiten zaion hurbilketa,errealitatearen hausnarketa gisa ulertu behar da.