Mostrando entradas con la etiqueta artista. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta artista. Mostrar todas las entradas

martes, 10 de noviembre de 2015

Antzinako Grezia, Erroma eta Erdi Aroa.

Kristo aurreko garaietan, eta Itun Zaharrari jarraituz, ez zen arteaz azalpen teorikorik eman, baina greziarren garaian esan daiteke eman zela artearen lehenengo teoria. Hesiodoren teorian, musek dakarten egia inspiratzailea aipatzen da; poesia, dantza eta musika, beraz, egiaren eta pozaren iturri lirateke, gaitzak ahaztu eta grinak aldentzeko bidea. Iliadaren hemezortzigarren liburuko (K.a. IX. mende inguruan) Akilesen ezkutuaren deskribapenean azaltzen da arte plastikoen lehen teoriatzat har daitekeena; metamorfosia eta mimesia aipatzen ziren hartan, eta haiek izan ziren ondorengo mendeetan ere Greziako artistek kontuan hartutako oinarriak. Haietatik abiatuta sortu zen artearen ikuspegi fantastikoa, irudimenezkoa.
Jenofanek irudimenezko jarduera gisa definitu zituen poesia, pintura eta eskultura.

Platonek ere imitazioa lotu zion arteari. Haren ustez, imitazio dira artelanak, eta imitazioa da artelanak sortzeko jarduera ere, artelanek imitatzen duten munduaren egilearen jarduna imitatzen baitute artistek. Aristotelentzar, artea ez da errealitatearen isla, izan litekeenarena baizik, errealitateaz haraindiko zerbaitena, arimarena. Ikuspegi horretatik definitu zituen pintura, musika, eta poesia.

Fitxategi:Angelo monticelli shield-of-achilles.jpgErromako tradizioan, apainketarako jarduera zen artea, baina kristautasunean eta Erdi Aroan gainditu egin zen ikuspegi hori, eta Plotinoren teoria nagusitu zen, artea edertasunez azaltzen den arimaren imitazio gisa hartzen duena alegia. Erdi Aroan, artista batek artelana eskuz (pintura, eskultura, buztingintza eta arkitektura ere bai hein batean) egiteko, artelan hori agintzen zionak arte liberalak (zientziak) kontuan hartzen zituela aldarrikatu zuten.

Aro haren amaiera aldera, ordea, kontzeptu berriak agertu ziren, ordura artekoekin bat ez zetozenak. Arte figuratiboak azaldu ziren, arte liberalen maila hartu zutenak. Alegoria baztertu egin zuten, eta sinbolismoa hartu zuten oinarritzat, artelanaren esanahia lanean bertan dela eta hori besterik esan nahi ez duela aldarrikatzen duena alegia.

martes, 20 de octubre de 2015

Zer da artea?

Artea ez da beti izan gaur egun dena. Gaur egun Arte kontsideratzen ditugun zenbait lan egin zirenean ez ziren zentzu horrekin egin.“Arte” eta “artista” nozioak nahiko termino modernoak dira.

Definizio zaharkituen arabera Arte da ederra dena, zerbait ederra irudikatzea. Baina, zein da Artea eta Edertasunaren arteko lotura? Arte guztia Ederra izan daiteke, baina ez du zergatikan Polita izan beharrik.

Artea, munduaz egon daitekeen ideia, pentsamendu edo hausnarketa gisa har daiteke, baina baita sentsazio, aldarte, mugimendu beharra edo kezka baten adierazpide bezala ere. Komunikabide gisa hartzen dute beste batzuk.Artea, beraz, mundua ikusteko modu ezberdinen bilaketa kreatzaile gisa labur daiteke, eta baita adierazteko modu ezberdinena ere. Arteari egiten zaion hurbilketa,errealitatearen hausnarketa gisa ulertu behar da.