XX. mendearen
lehen aldian, artea ezagupenerako bidetzat hartu baina ez zuten
ezagupen logikoarekin eta intelektualarekin konparatu, aparteko zerbait
bezala ulertu zen. Teoria horrek Bergsonen filosofia du oinarri, eta
eragin handia izan zuen XX. mendearen lehen erdialdean Frantzian
izandako arte- eta literatura-mugimenduan. Bigarren Mundu Gerra inguruan, Freud eta Jungen
inkontzienteari buruzko teoria psikologikoak landu ziren artearen
teoriari buruzko eztabaidetan. Aurretik, ordea, ezagupenerako bidea
aldarrikatzen zuen mugimenduak soziologiaren ildora hedatu ziren,
marxismoaren ikuspegitik errealitate soziala ezagutzeko bide gisaikusten
zelarik artea. Bertolt Brechtentzat, gizartea aldatzeko ekintzen hastapena zen artea. Adornok ere soziologiaren inguruko teoria aldarrikatu zuen. Adornoren teoria izan da azken hogei urteotan Europako kulturan nagusitu direnen arteko bat eta Sartre
izan du jarraitzale sutsuenetakoa. Bi Mundu Gerren artean, bestalde,
arteen sailkapena eman zuen Alain filosofoak: arts de sociéte batetik
(dantza, zeremoniakoa, jaiak, musika, poesia eta elokuentzia), eta arts
solitaires (marrazkigintza, eskultura, buztingintza, zurgintza, eta
arkitektura pribatua), arkitektura publikoa bi atal horien arteko
zerbait delarik eta prosa eta liburugintzaren arte grafikoa bigarren
multzoan dagoelarik.
(Theodor Adorno, eskuinean)
Horretaz gainera, beste sailkapen batzuk ere egin
zituen Alainek, arte estatikoen eta higiduraren arteena esaterako. John Deweyk-entzat,
aurrekoentzat ez bezala, artea egiteko era bat da, egiteko jarduera eta
objektua hartzen dituena eta artelana gauzatzen gizakia laguntzaile
duena moduan definitu zuen, ez egite bat bezala. Duela urte gutxi arteen
aniztasuna funtzio anitzen sinbolizatzaile gisa azaltzen duen teoria
eman zuen Langerrek. Teoria horrek ez du onartzen arteak
ezagutzajarduerarekin zerikusirik ez duenik, eta haren garrantzi
kulturala ezezten du. Positibismo
logikoak eta estrukturalismoak, semiologiak, eta abarrek, artea
zeinu-sistema moduan ikusten duten teoriek, garrantzi handia hartu dute
azken urteotan. Dena dela, artearen teorian dihardutenen lanik
garrantzitsuenetakoa artearen funtzio eta norabideari buruzko gogoeta
egitea da, teknika hain aurreratua izanik, gizakia antzina bere
askapenerako bide uste zuen teknikaren mende geratzearen arriskua
gainean baita.
No hay comentarios:
Publicar un comentario