ESKULANAK


ESKULANAK.

Blogaren atal honetan, haimbat eskulan interesgarriak ipiniko dizkizuet. Espero dut, zuen gustokoa izatea.

1- EGUZKIA

Oso denbora gutxi geratzen da eguzkia joateko, horregaitik oso idei interesgarria iruditu zait eguzki hau sortzea.

Beharrezko materiala:

                           BOLA                           
PINTZELA
PALILLOAK
PINTURA
BANDALA
ARGIA EGITEKO PINTURA
BUZTINA
ESKARPIA
PITA
KOLA

Hasieran bolari, palillo pusketak eta eskarpia pegatu. Ondoren , buztinarekin eguzki izpiak pegatu eta sudurra eta ahoa ere egin . Pintzelarekin bandala ondo eman eta sekatu, ondoren pintatu. Gero begiak eta ahoa margotu. Nahi izanez gero begietan eta ahoan argia egiteko pintura eman. Azkenik pita jarri.

Oso dinamika interesgarria iruditzen zait, adibidez natura arloan lantzeko umeekin. Translazioa zer den azaltzeko, planetak nola egiten duten, etab. 
 

Bigarren dinamika bilatzen nengoenean, oso dinamika interesgarria eta polita aurkitu nuen blog batean.
.
2- Margolana oinatzekin. 
.
 

Beharrezko materialak:
KOLA
PINTURA
ERROTULKIAK
ARTAZIAK
Margolan hau oso aproposa aurkitu dut plastika arloan jorratzeko. Edozein egunean, oso polita da eta.
Garrantzitsuena margolan honetan, txoriak dira, izan ere oinatzen hatzamarrekin eginda daude. Gorputzaren beste atalak errotulkiekin eginda daude.
Gainera, ikus dezakezuenez, zuhaitzak zein eraikinak, aldizkari edo egunkarien zatiekin eginda daude. Eta beste gauza guztiak, adibidez, leihoak errotulkiz eginda daude.
    
Urteko garai beldurgarri hau aprobetxatuz... HALLOWEEN !
Beraz, dudarik gabe, gaurko eskulana gai honi buruz izan beharko da. 

3- MAMU TXUPATXUSAK
.
Eskulan hau garatzeko arlorik ez dago, baina nire ustez, etxean egiteko umeekin haiek ikasteko oso dibertigarria da.
 

Beharrezko materialak:
TXUPATXUSAK
KLENEX-AK
GOMA ELASTIKO TXIKIAK
MARGOAK

Eskulan hau oso erreza egiteko da. Lehenengo pausua, klinexa margoztea da, nahi duzun aurpegiarekin. Azkenik, klinexa biltzea modu egokian txupatxusean eta gomarekin lotzea.  

Orain badakauzue zuen mamu beldurgarriak, lagunak ikaratzeko! Ondo pasa halloween-ean, neska-mutilok !!

Udazkena badoa, eta oso eskulan aproposa aurkitu dut klasean lantzeko. Bereziki, natur zientzia arloan. 

Umeek urtaroak ezagutzen dute, eta badakite noiz amaitzen eta hasten da bakoitza, baina eskulan honekin udazkenari hurbildu ditzakete eta ondo pasatu klasean. Izan ere, oso erreza eta polita da.

4- HOSTO MARGOLARI
.


Beharrezko materialak:

OSTOAK
PINTURA
PINTZELAK
ORRIA ZURIAK
    
Ikus dezakezuenez, zuhaitzeko hosto bat da. Udazkena aprobetxatuz umeei klasera hosto handi bat ekartzea eskatuko diegu. 

 Lehenengoz, mahaiak egunkariz beteko genuke mahaiak ez zikintzeko. Eskulana hasteko beharrezkoa da umeak eskuak garbi izatea. Eta egin behar dutena, bere kabuz orria margoztea nahi duten moduan. Amaituta daukatenean egin behar dutena, orri zuri batean inprimatzea da, eskuekin indarra eginez

Agerian dago oso emaitza polita geratzen dela.    


 Beti gustatu zait papiroflexia lantzea, izan ere, oso dinamika ona iruditzen zait motrizitatea lantzeko. Horren ondorioz, gaurko eskulana horrekin zerikusia dauka.

5- PAPIROFLEXIA.

Interneten hainbat eskulan aurki ditzakegu papiroflexiari buruz. Baina bereziki nire arreta deitu duena, hau izan da:

  

Hemen bideo bat jartzen dizuet, oso ondo azaltzen duela nola egiten den.
https://www.youtube.com/watch?v=1gEQxCXYihk  

6- POSTALAK 

Gabonak heldu dira eta dakigunez oso garai garrantzitsua eta polita da umeentzako. Horregaitik, pentsatu dudan eskulana haientzako da. Oso erreza da, eta guztiok ezagutzen duzue. Eskulan hau hautatu dut, izan ere, oso eskulan erreza delako eta nire ustez, hainbat modutan egin daiteke eta umeak bere irudimena erabil dezakete. Orren ondorioz, beharrezkoa den material bakarra derrigorrez kartulina da beste guztiak haien kabuz hautatuko dute. 

Esan dudan moduan, hauek adibideak dira baina hainbat modutan egin ahal dira.
  

No hay comentarios:

Publicar un comentario